Azalean bakarrik gara ezberdin
Sinopsia¿Pertsona guztiak berdinak gara¿. Denok gaude ados baieztapen horrekin, baina askotan gure jarrerek ez dute hori esaten. ¿Azalean bakarrik gara ezberdin¿ atalean Xabier Madariagak sei gazte gonbidatuko ditu arrazializatutako pertsona ezberdinen errealitateak bizitzera. Markel eta Magda, Elhadje Fall ¿Babacar¿ ezagutuko dute, manta gaineko salmentan aritzen den 29 urteko senegaldarra. Duela 7 urte Europara heldu zen pateran eta egun, Bilbon bizi da. Beste senegaldar batekin ere egongo dira, Tidane Biop 24 urteko taxi-gidariarekin. Magda eta Markelekin batera esperimentu batean parte hartuko du azalaren koloreak zenbateraino baldintzatzen gaituen ikustarazteko. Emaitzak aho bete hortz utziko gaitu. Bestalde, Maiderrek, Cristianek eta Irunek ijioten errealitatea ezagutuko dute. Horretarako, Violeta Perezekin egongo dira, 21 urteko derioztarrarekin. Zuzenbideko ikaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, beste emakume ijito bat ezagutuko dute: Pilar Garcia ¿Baby¿, Kale Dor Kayiko ijitoen elkarteko gizarte langilea. Violetak eta Babyk gure gazteek egin duten ijitoei buruzko aurreiritzien inguruko kale inkesta aztertuko dute. Azkenik, Irune eta Iker Bilboko San Frantzisko auzoan murgilduko dira. Esther Ogunleyerekin egongo dira, 22 urteko kazetariarekin, etorkizuneko kazetari beltzentzat erreferente bihurtzea helburu du. Berarekin Diversitours proiektua ezagutuko dute: San Frantzisko auzoaren historia sustatzea eta horrekiko dauden aurreiritziak apurtzea helburu duen tour turistikoa. Bestalde, Georges Balingarekin egongo dira, Koop SF 34 proiektuko sortzailearekin. Auzoko migratzaileentzat zuzendutako co-working espazioa eta enpresen mintegia da. Gainera, Magdak eta Markelek esperimentu bat egingo dute 11 urte inguruko haurrekin; elkarrekin ikasten duten haurrekin, baina kultura eta azal-kolore desberdinak dituztenekin.