Izango garelako
SinopsiaXabier Madariagak aurkezten duen “Izango Garelako” saioak Euskadiko adinekoen errealitatea erakusten du. Gazteak binaka aritzen dira: Maider Uribarri eta Janire Matilla Lekeitioko adinekoen egoitzan egongo dira; Andoni Andueza eta Joseba Loyarte bakarrik bizi diren adinekoei laguntzera etxez etxe joango dira; eta Lorea Iribar eta Gorka Basterretxea “Hazi eta Ikasi” ekimenean parte hartuko dute Ordizian eta Donostian. Protagonisten artean daude Karmen Larrarte, Maribi Lauzirika, Dorotea Erkiaga, María Dolores Anakabe, Iradi Iraola, Belen Imaz, Fermina Sukia, Enetz Aranburu, Itsaso Elkorobarrutia, Ignacio Elkorobarrutia eta Xabier Mujika.