loading

Zenbat buru, hainbat maitasun eredu

Abiapuntua

Zenbat buru, hainbat maitasun eredu

SinopsiaMaitatzeko eta maitatuak izateko moduak anitzak dira, hori da ¿Zenbat buru, hainbat maitasun eredu¿ atalean ikusiko duguna. Aste honetan, Xabier Madariagak sei gazte bidaliko ditu maitasuna bizitzeko ikuspuntu ezberdinak ezagutzera. Maiderrek eta Ikerrek aniztasun funtzionala duten pertsonek maitasuna nola bizi duten ezagutzeko aukera izango dute Maialen Beristaini eta Lander Ortegari esker. Landerrek eta Maialenek 5 urte daramatzate elkarrekin eta elkarrekin bizitzera joateko asmotan dabiltza. Kalean askotan epaituak sentitzen direla aitortu diete gure gazteei eta, kamera ezkutu baten bitartez, hau frogatzeko aukera izango dute. Bestalde, Mikel eta Magda Irati Agirrezabalarekin egongo dira. Irati 22 urteko azpeitiarra da eta pertsona arromantiko eta asexual gisa identifikatzen da. Maitasuna nola bizi duen ezagutuko dute Magadak eta Mikelek. Azkenik, Borjak eta Jasonek polimaitasunari buruz hitz egingo dute Aitor Nietorekin, 31 urteko markinarrarekin. Egun, Aitorrek bi maitasun erlazio ditu aldi berean. Maitasunaren eta erlazioen inguruan hausnarketa eta lanketa handia egindakoa da. Horrez gain, gure gazteek maitasun mota desberdinei buruz eztabaidatuko dute Aitorrekin eta beste bi bikote monogamikorekin. Programan zehar, haurrek maitasuna nola bizi duten ere jakingo dugu.