Azalaren Muga
SinopsiaPertsona orok du bere historia. Denak ezberdinak, baina denak maila berekoak. Saio honetan azalaren koloreak ezartzen digun hesia igaro duzue horietako batzuk ezagutzeko.Mugak gainditzen bizi direnak ezagutzeko aukera eduki duzue. Gizartean integratzeko saiakera etengabean ari direnekin bizipenak partekatu dituzue. Eta ekimen batek elkartuarazi zituen familiarekin igaro duzue eguna.Bizkarra ematen diegun historien adibide gutxi batzuk besterik ez dira. Programan hiru errealitate lantzen dira: Harrera Sarea (Irun) , Oporrak Bakean (Ajangiz) , Jesuiten Etxea (Durango). 6 gazteak: Janire Matilla, Joseba Loyarte, Gorka Bazterretxea, Lorea Iribar, Andoni Andueza eta Maider Uribarri.