loading

8. Blessing in disguise

Itxaso

8. Blessing in disguise

SinopsiaDonibane Surf Cup txapelketa martxan da azkenean. Urte askoan herrian izan den ekitaldirik garrantzitsuena da. Gainera, Peiorekin gertatu dena gertatu arren, Urkok lehian parte hartuko du. Berak ez dakiena zera da, Mikelek Peioren xantaia onartu duela bera salbatzeko, eta, ordainetan, diru asko zuritu beharko duela Mikelek. Oso erabaki arriskutsua hartu du, eta kartzelara itzultzeko arriskua oso handia da. Batez ere kontuan hartuta Albin, Aintzaneren senarra, haren mugimendu guztiak ikertzen ari dela. Dena dela, txapelketa aurrera doa, eta Hugo eta Urkoren arteko lehia bizi-bizia izango da uretan. Bi surflari onenak dira eta kirol hau bizitzeko bi modu desberdinen ordezkari nagusiak. Itxasok ere une zaila bizi du. Hamazortzi urte betetzear da eta, azkenik, adinez nagusia izango da. Donibanen lurreratu zenetik desio zuen unea iritsi da, baina gauzak asko aldatu dira ordutik. Familia bat eta maite duten lagun batzuk aurkitu ditu. Maitasuna ere aurkitu du, nahiz eta ez den berak espero zuen bezalakoa. Hil ondoren Itxaso Donibanera bidaltzeko erabakia hartu zuenean amak harentzat nahi zuen guztia bizitzeko aukera izan du: benetako bizitza bat, Mexiko DFko luxuzko urbanizazioko aberastasunetik eta hustasunetik urrun. Baina zer erabaki hartuko du orain Itxasok? Hamazortzi urte betetzean Donibanetik alde egiteko bere buruari emandako hitza beteko du edo orain bere etxea den herrian geratuko da?