loading

7. Hiru hirurogei

Itxaso

7. Hiru hirurogei

SinopsiaUrko buru-belarri sartu da Peioren talde kriminalean. Hainbat dendatan dirua zuritzeaz arduratzen den gazteetako bat da. Urkok ez du beste aukerarik izan, Iparraldeko surf erakustalditik ekarri behar zuen drogarekin galdutako diru guztia zor baitio Peiori. Hori dela eta, Urko desagertuta dago eta inork ez daki non dagoen. Itxaso oso larrituta dago, baina deitu eta idatzi arren, ez du erantzunik jasoko. Mikel ere Urkoren bila dabil eta, aldi berean, Peiorekin harremana mozteko moduaren bila ari da. Saiatu arren, ordea, ez du modurik aurkitzen. Abdul ere desagertuta dago. Egoitzatik ihes egin du, bere herrialdera deportatu nahi dutelako, eta bera ezin baita hara itzuli. Deportatuz gero, bere bizitza arriskuan egon liteke, haren orientazio sexualaren ondorioz. Abdul Aitorren etxean ezkutatuko da, jakin badakien arren hori ez dela bere arazoen konponbidea eta beste zerbait egin beharko duela. Bestetik, Ane oso kezkatuta dago Ibar Australiara joan daitekeelako, eta hori ekiditeko eta semearengandik ez urruntzeko estrategia baten bila ari da.