loading

6. 24 Ordu

Itxaso

6. 24 Ordu

SinopsiaItxasok Iparraldeko surf erakustaldira lagunduko die Mikeli eta Urkori. Itxaso eta Urko elkarrengana gehiago hurbilduko dira, eta, lehen aldiz, elkarri musu eman eta gaua elkarrekin pasako dute. Ezin dira zoriontsuagoak izan. Mikel ere pozarren da, izugarri gozatuko baitu bidaia horretan alabaren eta bere ikasle kutunaren konpainiaz, nahiz eta oraindik tentsio pixka bat egon alabarekin. Baina laster okertuko dira gauzak, Mikelek kasualitatez jakingo baitu Peiok asmo ilunez antolatu duela bidaia, eta bera, Itxaso eta Urko arrisku larrian daudela. Gainera, Mikel ohartuko da berak inoiz eskatu ez duen diru askoko kreditu bat dagoela bere izenean, eta Peiok horrekin zerikusia izan dezakeela susmatuko du. Mikel eta Urkoren bizitzak manipulatzeaz gain, Abdulen bizitza ere manipulatzen saiatuko da Peio. Anerekin egin zuen bezala, Abdul ere alde ilunera erakartzen ahaleginduko da. Ane berehala ohartuko da zerbait arraroa dagoela Peioren portaeran eta harengandik urrunduko da. Gainera, Anek konfiantza osoa galdu du gizonengan, batez ere bikotekide ohiak Australian lan eskaintza bat duela eta denboraldi luze batez, Hodeirekin batera, hara joan nahi duela kontatu ostean.