5. Iluntzea
SinopsiaItxasoren eta Mikelen arteko harremana gero eta hobea da. Pixkanaka, badirudi elkar ulertzen hasiak direla. Itxaso bere kabuz ahaleginduko da surf egiten ikasten, baina azkenean Mikelek lagunduko dio egun batean. Olatuek nola funtzionatzen duten ulertzen ikasiko du Itxasok, eta aitaren eta alabaren arteko harremanaren unerik onena izango da. Hala ere, hurbilketa horrek ez du luze iraungo, aitari buruz zeukan iritzia erabat aldaraziko dioten zenbait sekretu deskubrituko dituelako Itxasok. Urko eta Mikelen arteko harremana ere gatazkatsua da, Peiok proposatu dion surf erakustaldi batera joan nahi duelako Urkok. Mikelek ez du argi ikusten, Donibane Surf Cup txapelketarako prestaketa alde batera utzi dezakeelako, are gehiago kontuan hartuta Urkoren etxean Nekane bere amarekin dauden arazoak. Nekaneren egoera gero eta larriagoa da, drogen munduan gero eta sartuago baitago. Aurrera jarraitzen duena Aintzane eta Mikelen arteko harremana da. Gero eta hobeto elkar ulertzen dute negozioen alorrean zein eremu intimoan, baina Aintzane ezkonduta dago eta ezkutuan gorde behar du harremana. Anek ere ezkutuan jardun behar du. Laborategian haren lana serio har dezaten, proiektu batean inplikatzea erabakiko du, nagusiaren baimenik gabe.