loading

4. Burbuila

Itxaso

4. Burbuila

SinopsiaPeiok eta Aintzanek proposamen bat egin diote Mikeli: Donibane¿s Surf Cup txapelketa berriro antolatzea. Hasieran, Mikelek ez du argi ikusten, baina berehala konturatuko da aukera bikaina izan daitekeela zenbait ikaslerentzat, hala nola Urkorentzat. Nolanahi ere, proiektua aurrera eraman ahal izateko, finantzazioa behar da, eta Mikel pertsona egokia da proiektua zenbait inbertitzaileri azaldu eta haien parte-hartzea lortzeko. Inbertitzaile posible horietako bat Jon Gabiria da, eta horrek Mikel kezkatzen du, Gabiriak badakielako Mikel kartzelan egon zela Mexikon. Txapelketa honen itzulera albiste bikaina da Urkorentzat, baina haserrea ere eragingo dio. Izan ere, Mikelek erabaki du Abdul ere prestatuko duela txapelketan parte hartzeko, nahiz eta Urkok uste duen berak arreta gehiago merezi duela. Peiok Urkoren deserosotasuna aprobetxatuko du negozio errentagarri bat proposatzeko, baina kontu ilun samarra denez, Urko ez da oso eroso sentituko. Bitartean, Itxaso kezkatuta dago Abdulek ez diolako hitz egiten jatetxean gertatutakoaren ondoren. Itxasok ahal duen guztia egingo du hura aurkitzeko, harik eta etorkin adingabeen egoitza batean bizi dela jakingo duen arte. Itxaso zur eta lur geratuko da. Bestetik, Ane laborategi batean hasiko da lanean, baina aurkituko duen giroa ez da batere erosoa izango, eta egingo duen lana ere ez.