loading

3. Eten-puntua

Itxaso

3. Eten-puntua

SinopsiaMikel bere diru guztiarekin geratu zela jakin ondoren, Itxaso eta bien arteko harremana hautsi egingo da. Mikel saiatuko da Itxasori azaltzen dirua gorde nahi duela eta ez gastatu, baina Itxasok ez dio sinetsiko. Jarrerak hurbiltzeko, Mikelek herriko jatetxe onenera gonbidatuko du alaba, baina neskak uko egingo dio gonbidapenari. Horren ordez, Abdul lagunarekin joango da bazkaltzera. Biak nahiko lotsagabeak izaki, jatetxean sartu eta beste norbait balira bezala jokatuko dute. Azkenean, egoerak eskuetatik ihes egingo die. Bitartean, Peio dagoeneko surf eskolako bazkide ofiziala denez, erabakiak hartzen hasiko da. Erabaki txikiak dira batzuk, hala nola telebista-pantailak jartzea edo eskolan zenbait produktu saltzen hastea. Beste batzuk, ordea, garrantzi handiagokoak dira, hala nola eskolako taberna irekitzea eta, marketin-tekniken bidez, bezero berriak erakartzea. Mikelek surfaren inguruan daukan ikuspegitik oso urrun daude bezero horiek, eta ika-mikak etengabeak izango dira une horretatik aurrera. Bestetik, Ane bere lan-ibilbideari beste norabide bat bilatu eta ikerketa zientifikoari berrekin nahi dio, Hodei jaio aurretik egiten zuen moduan. Hala ere, hainbeste denboraren ondoren, itzulera ez da erraza izango, are gutxiago bikotekide ohiak ez badu batere laguntzen.