Bakio
SinopsiaBakion, Hung Fai sukaldariak bizilagunen istorioak ezagutu ditu. Iratxe Eguskizagak, Txakolin Zabala upategietakoak, mahatsondoak zaintzen irakasten dio, eta txorizoa txakolin erara prestatzen dute elkarrekin. Juan Pablo Solerrek, Jupa ezizena duenak, surf-oholak egiteko artisau-lanbidea partekatzen du, eta Hung Fai arroketan lapak jasotzera eramaten du. Gorka Lopategi paisajismoan aditua da, eta etxe pasibo batean bizi da. Nekazaritza biodinamikoa azaldu du, barraskiloak prestatzen dituzten bitartean.