Zarautz
SinopsiaHung Fai sukaldaria Zarautzera doa bertako bizilagunen istorioak ezagutzera, askotan gastronomiarekin lotuak. Iker Itxasorekin elkartzen da, Derlan motoen zalearekin, eta tokiko memoria berreskuratzen dute parrillaren bueltan. Izeta II harrijasotzailearekin ere topo egiten du, indarra eta sukaldaritza uztartzen dituen erronka batean. Azkenik, Maite Isasti artisauaren lana eta txirrindularien jolasak hondarrean ezagutzen ditu.