Uribarri Ganboa
SinopsiaUribarri Ganboako urtegia da ibilbide honen eszenatokia. Txus Bilbaok, 'A cincuenta años' liburuaren egileak, bere amarekin eta izeba Patro eta Ana Martinezekin batera, urtegia eraikitzeagatik lekualdatutako familien oroitzapena partekatzen du. Juan Carlos Esnalek, Baserri izenekoak, Zuhatza uhartearen sekretuak erakutsi ditu, eta Aitor Garcia de Vicuñak, Aguraingo bizilagunak, belaontzian zeharkaldia egitea proposatu du urtegian barrena.