Hendaia
SinopsiaHung Faik Hendaiara bisita egin du gastronomiarekin eta tokiko bizitzarekin lotutako istorioak ezagutzeko. Jose Arruabarrenak bere harategi-urdaitegia erakutsi du Errepublikaren plazan, eta Andoni Etxarrik azaldu du Iparraldeko mugako herri horretako bizilagun asko erbesteratze politikoaren seme-alabak direla. Imanol Espinazok eta Alexia Papantchevek osatutako bikotea ere agertzen da. Bilboko eta Normandiako aktoreak dira, hurrenez hurren, eta Hendaia aukeratu zuten familia bat sortzeko eta haren sormen-alderdia garatzeko.