Armintza
SinopsiaHung Fai Armintzara joango da. Romu Damián arrantzalearekin itsasora aterako da eta arrantza tresnak ezagutuko ditu. Begotxu jatetxean, Ausín ahizpekin batera patatekin lagundutako eskalope ikusgarriak prestatuko ditu. Esperientzia Txapel Reggae jaialdiaren giroarekin osatuko da, eta Gabrielle Medagli sukaldari italiarra ezagutuko du, bere filosofia rastafari sukaldera eramaten duena.