Alegría-Dulantzi
SinopsiaHung Fai Alegria-Dulantzira joango da, eta Anuka Díaz de Espadaren eskutik herriko kaleak apaintzen dituzten muralak ezagutuko ditu. Celia Gomezek josteko duen zaletasuna baratzean uztartzen duela ikusiko du, eta Manolo Marcosen miniaturazko eraikinen lan xehea ere ezagutuko du. Sormena, tradizioa eta eguneroko bizitza uztartzen dituen ibilbidea.