Orozko
SinopsiaOrozkora (Bizkaia) egindako bisita bat, bertako biztanleen tradizioak eta bizimodua ezagutzeko. Gervasio Rotaetxek azpigorri ahuntzak eta oiloak hazten ditu; Iza lantegian, berriz, Aida Fuentesek ogia ore amaz egiten irakasten du. Felix Mugurutza historialariak txitxiburduntxiren tradizioa eta erizero baten sekretuak erakutsi ditu, eta Juanjo Bengoetxeak eta Koldo San Pedrok Orozkoko bidoien historia berezia azaldu dute.