Astigarraga
SinopsiaZuhaitz eta Mikelek Astigarraga bisitatzen dute, konfinamendua baino lehen grabatutako saio batean. Pagadik herriaren eta Ergobia auzoaren historia ezagutzen du, eta ilarrek izan zuten garrantziaz hitz egiten diote. Zuhaitzek hainbat auzokide ezagutzen ditu: Mertxe, osasunaz aritzen dena; Lurdes, ezkontza-eskaintzak egiteko ideiak ematen dizkiona; Xapatero, 91 urteko bertsolaria; eta Luis Altuna, lanetan laguntzen diona.