Etxetik: Saio berezia 4
SinopsiaEtxe Txiki, Infernu Handi programa berezia. Bakoitza bere etxetik, denboraldiko une dibertigarrienak errepasatuko dituzte, eta, jarraian, zenbait protagonistak bidalitako bideoak emitituko dituzte, non erakusten duten koronabirusak nola aldatu dien bizitza eta nola daramaten konfinamendua. Parte hartzen dute: Antón, Zaratamokoa; Joakina Huitzi, Añorgakoa, 104 urtekoa; Benito, Aginagakoa; Joanti, Igorrekokoa, aurreskua dantzatzen duena; Ximona, Usurbilgoa, Gaztañaga baserrikoa; Txaris, Lemoakoa; eta Maider, Luzaidekoa, bere aita Juan Miguelekin batera, akordeoia eta saxofoia jotzen dituztenak.