Gorliz
SinopsiaPagadik Goio Garaizarekin Gorliz zeharkatuko du eta herriko kuriositateak ezagutuko ditu. Aritza Bizkarralegorrarekin surf hiztegiari buruz hitz egingo du, Bittor Eguzkizarekin, Gorlizeko talderik zaharreneko kidearekin, eta Jorge Madariagarekin, arraun taldeko beterano eta artisauarekin. Zuhaitzek Gorliz eta Plentziako kaleen nahasmenak ezagutuko ditu Adelaida Umaranen eskutik, Joseba Iribar kirolari 85 urtekoarekin hitz egingo du, eta Gabi de la Mazarekin, euskal karaoke sortzailearekin. Azkenik, Nagore de Miguelek gimnasia erritmikoa erakutsiko dio.