Azkaine
SinopsiaPagadik Azkainen Bixente ezagutuko du eta ostatuetako tabernariei agur esateko ohituraz arituko dira. Jean Pierre apaizak Ameriketako esperientziak kontatuko dizkio eta Philippek historiaz beteriko etxe bat erakutsiko dio. Maite eta Danielek bikote bizitzaz hitz egingo diote, eta Kepak oboskopioaren erabilera azalduko dio. Zuhaitzek, berriz, Pierre gerrako bizipenak kontatzen entzungo du, eta Dominiquek nola ikasi zuen euskara azalduko dio. Andrée organo-jotzaile ohiak Yusupov printzearekin izandako pasadizoa kontatuko dio. Amaitzeko, Maiderrek tokiko produktuekiko duen konpromisoa azalduko dio.