Aretxabaleta
SinopsiaZuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadik Aretxabaleta bisitatuko dute, herriko txoko eta bizilagun bereziak ezagutzeko. Pagadik Ibai Zangitu ezagutuko du, herriko inauterietako figura nagusia, eta biak elkarrekin Txino-dantza egingo dute. Zuhaitzek, berriz, Etxeandia ahizpak ezagutuko ditu, estetika zentro bat duten lau arreba ezagun. Bestelako pertsonaia bitxiekin ere egingo dute topo: Joxe Joakin Jauregi motorzalea, Gorka Madinabeitia “Katxo” kanpandorrea jotzen duena, eta Ibai Alberdi, bere ibilgailua atzeraka gidatzen duena.