Aramaio
SinopsiaMirenen Felisa aurkituko du etxe atarian artilea garbitzen. Felisak galtzerdiak egiten ditu eta prozesua azalduko dio Mireni. Iker herriko gazte saltsero bat da, jendea modu berezian agurtzen du eta Anboto mendia oso gustuko du. Aramaion kirol monitore da eta GABH egiten dute. Bukatzeko, Arantzazu eta Patxi ezagutuko ditu, kantua eta dantza gustuko dituztenak. Pagadik Tzaitel ezagutuko du, zaldiak eta behorrak zaintzen dituena, eta Oleta auzoko alkatea da; auzo bakarra da Aramaion junta administratiboa duen. Alkate izendatu zuteneko anekdotak kontatuko dizkigu. Ondoren, 94 urteko Fermina ezagutuko du, gaztetan baserri lanean eta artzain ibilitakoa, eta gaur egun ere artalde txiki bat du eta gazta egiten du. Azkenik, Ander ezagutuko du, iturri batetik ura hartzen duena, bere etxeko ura ez zaionez gustatzen eta manantzialeko ura naturala eta gustuko duena.