Aizkolariak: San Blas Kopa
SinopsiaAbadiñoko probalekua. Aizkolari San Blas Koparen lehen edizioak kirolari nabarmenak biltzen ditu, eta hasiera ematen zaio Izadi Agirreren harrijasotze erakustaldiarekin. Emakumezkoetan parte hartzen dute Oihana Fernández de Barrenak, Uxue Ansorregik eta Irati Astondoa. Gizonezkoetan, Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Julen Alberdi “Txikia IV” eta Hodei Ezpeleta “Bihurri” aritzen dira.