Eromako Inperioan
SinopsiaPrograma honek Erromatar Inperioaren garaian murgiltzen du Euskal Herrian izan zuen eragina ezagutzeko. Erromak Europa ia osoa konkistatu eta eraldatu bazuen ere, ez zuen lortu latina euskal lurraldean ezartzea, nahiz eta eragina handia izan Aquitanian edo Nafarroako Erriberan. Euskarak latinetik mailegu ugari hartu zituen hiztegian eta egituran, eta kultura erromatarrak ideia eta aurrerapen berriak ekarri zituen. Gainera, garai honetan euskararen lehen aztarna idatziak agertu ziren, Aquitanian aurkitutako latinezko inskripzioetan. Historialari eta arkeologoek garai garrantzitsu hau aztertzen dute.