Hirien Taupada
SinopsiaProgramak Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostiaren historia kontatzen du hiri bakoitzeko eraikin adierazgarrien bidez. Zerutik egindako ibilbideak hiri handien bilakaera erakusten du: Bilboko itsasadarraren iragan industrialetik eta kultur-guneetatik, Iruñeko harresi eta burgoetatik, Gasteizko Erdi Aroko almendratik eta Eraztun Berderaino, eta Donostiako jauregi, antzoki eta kultura-eraikin berrietara. Saioak “Euritan dantzan” (Gatibu) eta “Dap dap” (Janus Lester) emanaldiak ere biltzen ditu.