'Hondar ahoak' eta 'Soinujolearen semea', Ondarroatik Lesakara
SinopsiaHONDAR AHOAK & SOINUJOLEAREN SEMEA Ondarroatik Lesakara Gure zinema-bidaien atal berri honetan, Jon Plazaola Ondarroara doa eta “Hondar Ahoak” telesail arrakastatsuaren paisaia eta pertsonen arrastoak jarraituko ditu. Telesail hau, euskaraz grabatutako thriller poliziako bat da eta jarraipena “Zeru Ahoak” lanean izan zuen. Bizkaiko arrantzale-herri horretan, Jonek filmeko partaideekin egingo du topo grabaketako istorioak ezagutzeko; goitik ikusiko du herriko zubi birakaria nolakoa den eta kukaina menperatzeko auzotarren aholku batzuk jasoko ditu. Eta, jakina, tokiko platerik ospetsuena dastatuko du: Ondarroako legatza. Lesaka eta bere ingurua izango dira Jonen hurrengo helmuga. Bidaiaren arrazoia Fernando Bernuések zuzenduko eta Bernardo Atxagaren izen bereko obran oinarrituko “Soinujolearen semea” filma ezagutzea da. Nafarroako paraje hauek protagonista dituzten ustekabeko elkartzeei buruzko istorioa da. Jon zuzendariarekin, Gorkarekin —akordeoia gutxik bezain ongi menderatzen duen musikaria—, Joseba Apaolaza eta Xabier Perurena aktoreekin, eta Raúlekin —makilaren erabilera erakutsiko dion makilaria— elkartuko da. ESTAMOS RODANDO Jon Plazaolarekin zine bidaiak