loading

'Pagafantas' eta 'Érase una vez en Euskadi', Bilbotik Arrasatera

Estamos rodando

'Pagafantas' eta 'Érase una vez en Euskadi', Bilbotik Arrasatera

SinopsiaPAGAFANTAS & ERASE UNA VEZ EN EUSKADI Bilbotik Arrasatera Jon Plazaolak Euskal Herrian filmak eta telesailak filmatu diren lekuetara bidaiatzen jarraitzen du. Atal honetako lehen geldialdian oso ondo lagunduta egongo da. Gorka Otxoa euskal aktoreak, Jon, PAGAFANTAS komediaren Bilboko espazioetan barrena eramango du. Borja Cobeaga zuzendariak eta Jon Ariño aktoreak Itsas Museoan, Erriberako merkatuan eta Loiuko aireportuan egindako filmaketaren bitxikeriak kontatuko dituzte. Gure gidariaren hurrengo geldialdia Arrasaten izango da. Gipuzkoako herri honetan grabatu zen ERASE UNA VEZ EN EUSKADI filmaren zati bat eta bere zuzendari Manu Gómezek, lekua oso ondo ezagutzen du haurtzarotik; beraz, lagun talde baten 80ko hamarkadako oporrak birsortzen dituen filmak autobiografia apur bat du. Yon Gonzalez gidoilariak, Uxarte jatetxeko jabeek eta Marino Lejarreta txirrindularitzaren mitoak adiskidetasunaren botereaz, migratzaileek lur honetan izan duten garrantziaz eta kirol 'cameo' batez hitz egingo dute. ESTAMOS RODANDO Jon Plazaolarekin zine bidaiak