'Sukalde Kontuak' eta 'Nina', Donostiatik Mundakara
SinopsiaSUKALDE KONTUAK & NINA Donostiatik Mundakara Zinema-bidaia berri honetan, Jon Plazaolak Donostiako gastronomia sekretu ustekabekoenetako bat ezaguztarazten saiatuko da. Horretarako, Aizpea Goenagak zuzendu eta bere iloba Barbara Goenaga aktorea protagonista den 'Sukalde Kontuak' filmari erreparatu dio. Biak, Jonekin osteratxoa egin eta Donostiako Alde Zaharrean zehar egingo duten ibilbidean enigma argitzen saiatuko dira. Gainera, gure aktore bidaiariak mantala jantziko du euskal sukaldaritzako plater tradizionaletako batzuk prestatzen ikasteko, Sukaldaritza Eskoletan eta Elkarte Gastronomikoetan inoiz falta ez diren horietakoak. Jonen hurrengo helmugak ere itsasoa du dekoratu gisa. Mundaka, Bizkaiko herria, pasio eta mendekuen istorioak biltzen dituen NINA neo-westernaren eremua da. Jonek filmaketaren anekdotarioa ezagutuko du Andrea Jaurrieta zuzendaria eta Iñigo Aranburu aktorearekin. Eta nola ez, Mundakan, filmaketa zinematografikoen olatu aparretan dagoen herrian, ezinbestekoa izango du surf klase magistral bat jasotzea. ESTAMOS RODANDO Jon Plazaolarekin zine bidaiak