'Los Aitas' eta 'Loreak', Sestaotik Berara
Sinopsia'Los Aitas' filmeko hainbat eszenatoki bisitatu ditu, hala nola Bilboko Begoña auzoa eta itsasadarraren ezkerreko ertza, bereziki Sestao. Izan ere, filmean, 80ko hamarkadako industria-berrantolaketa garaian, euren seme-alabak kirolean arrakasta izatea amesten duten langile-familien gorabeherak kontatzen dira. Jonen hurrengo geldialdia Bera da, Bidasoa errekaren ondoko Nafarroako herria. Han, Loreak filmaren paisaiak eta eszenatokiak bilatu ditu.