loading

'Maspalomas' eta 'El Doble Más Quince', Donostiatik Getxora

Estamos rodando

'Maspalomas' eta 'El Doble Más Quince', Donostiatik Getxora

SinopsiaMASPALOMAS & EL DOBLE MÁS QUINCE Donostiatik Getxora Filma “Maspalomas” izan arren, Jon Plazaolaren zinema-bidaia berriak ez gaitu eramango Kanaria Handiko hegoaldeko hondartzara, Donostiara baino. Gipuzkoako hiria harro egon daiteke dituen hiru hondartzetaz, baita armairutik irten ondoren adineko gizon baten joan-etorriko bidaia kontatzen duen zinta baten agertoki pribilegiatua izateaz ere. Jonek, leku eta lagunekin apainduko du bere txangoa: Zelai Txikiko jabeak, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria, pelikulako soinu bandaren musikagilea den Arantzazu Calleja eta Zorion Egileor protagonista. Gure bidaiariaren hurrengo helmuga Getxo eta Punta Begoña dira. Toki horiek zerikusi handia dute emakume heldu batek eta nerabe batek txat baten bidez duten harremanari buruz hitz egiten duen Mikel Ruedaren 'El doble más quince' pelikularen filmazioarekin. Jonek zuzendariarekin eta Germán Alcarazu aktorearekin topo egiteaz gain, Beñat Ormaetxea sukaldariarekin Arriluceko Palacio Hotel dotorea bisitatuko du, eta Neguriko enpresa-munduko 'pertsonaia historiko' bat ezagutuko du: Horacio Echevarrieta ekintzailearen 'semea'. ESTAMOS RODANDO Jon Plazaolarekin zine bidaiak