'Detective Touré' eta 'Gaua', Bilbotik Ezkiora
SinopsiaJon Plazaolak Bilbon hasten du bidaia, Detective Touré telesail arrakastatsua grabatu zen txokoak ezagutuz, Jon Arretxeren eleberrietan oinarritua eta Malcolm Treviñok antzeztua. Biak Jonekin ibiliko dira Bilboko kaleetan. Ondoren, Gipuzkoako barrualdera abiatuko da Ezkio bisitatzeko, Paul Urkijoren Gaua film fantastikoa grabatu zen tokira, euskal kondairak ardatz dituen lana. Ibilbidea amaitzeko, queimada prestatzen ikasiko du.