'Karmele' & 'El guardián invisible' Hondarribitik Elizondora
Sinopsia'Karmele' & 'El guardián invisible' Hondarribitik Elizondora Bere zinema-bidaia berrian, Jon Plazaola Hondarribira joango da, Karmele filmaren eszenatokietako batera. Filmak Karmele Urrestiren benetako istorioa kontatzen du: Gerra Zibilaren hasieran familia nazionalistarekin erbesteratutako emakumearena. Euskal diasporari buruzko garaiko filma da, Kirmen Uriberen liburu batean oinarritua, eta harekin solasean arituko da Jon. Gipuzkoako hiribilduko Paradora, Guadalupeko gotorlekua eta Arrantzaleen Kofradia ere izango dira eszenatoki; bertan, gure protagonistak Nerea Torrijos jantzi-diseinatzailearekin eta Javier Barandiarán aktorearekin elkartuko da. Plazaolak bisitatuko duen hurrengo paisaia zinematografikoa Elizondo izango da, “Baztango trilogia”ren filmaketa-lekua; zehazki, Amaia Salazar inspektorea protagonista duen Zaindari ikusezina, sagako lehen filma. Marta Etura aktoreak, haren interpreteak, grabazio-egunei buruzko xehetasunak kontatuko dizkio Joni, Itziar Izpururekin eta Fernando González Molina zuzendariarekin batera. Jon, herri mugakide honen gozogintza-ospea ezagututa, ez da geldituko txantxigorri on bat eta Malkorrako urrakin egina dastatu gabe. Jon Plazaolarekin zine-bidaiak.