Belatxikieta
SinopsiaAbuztuaren 31ko Belatxikietako San Ignazio ermikako erromeria irudiaren garraioarekin hasi zen, aurreskuarekin, trikitilari eta pandero-joleekin, eta aizkolari erakustaldiekin (Julen Mendieta, Xabier Gartzia “Utxu”). Parte hartu zuten historialariak (Juan Martín Iriondo), Belatxikieta, Zornotza eta Durangoko herritarrak (Iker Irakulis, Aratz Ibarra, Maider Bedia, Igor López, Nerea Irakulis) eta musikariak (Mikel Etxeberria, Dare eta Laia Morgaetxebarria). Halaber, antolakuntzako kideak eta jantzi tradizionalak daramatzaten herritarrak nabarmendu ziren, Mari Ángeles Barrena kasu.