loading

San Agustin eguna Artikutzan

Erromerian

San Agustin eguna Artikutzan

SinopsiaGoizuetako herrian, Artikutza auzoan ospatzen den San Agustin egunera joango dira Anabel eta Agus, hamabigarren eta denboraldiko azken atal honetan. Artikutza, Goizuetako auzo bat bada ere, Donostiako Udalarena da parke honen jabetza. XIX. mende bukaeran eta XX. mendean, Donostia hiri garaikide bat zen, garapenean zegoena eta udaran bere biztanleria biderkatzen zuena. Horregatik kalitate hobereneko ura bermatu nahi zuen. Hori horrela, Donostiako Udalak Artikutzako parkearen jabetza bereganatu zuen, urtegia eta bertako urak Donostiaratzeko. Abuztuaren 28ro, San Agustin egunean, jaia ospatzen dute Artikutzan bertakoek eta inguruko hainbat herritatik etorritakoek: Goizuetarrek, Oiartzuarrek, Lesakarrek, Donostiarrek... Egunari dagokionez, egun honetan, meza, pilotariak, herri kirolak, musika eta dantza ugari egoten dira. Historiaz, egunaz, musikaz eta tradizioaz arituko dira besteak beste, Blanca Arroyo dantzari ohia, Sara López de Guereñu eta Amaia Sanz dantzariak, Ander eta Sonia Esarte herritarrak eta beste horrenbeste protagonista.