loading

Jaurrietako Erromeria

Erromerian

Jaurrietako Erromeria

SinopsiaJaurrietako herrian ospatzen den Andre Mariaren Jasokunde egunera joango dira Anabel eta Agus, hamaikagarren atal honetan. Zaraitzu Ibarreko herririk garaienera hain zuzen ere. Jaurrietak Andre Mari Zuriaren omenez ospatzen ditu abuztuaren 15etik 18ra bitartean. Andre Mariaren Jasokunde egunean, hilaren 15ean, ermitaraino erromeria egiten da. Parrokiatik prozesioan igotzen da lau gaztek Andre Maria sorbalda gainean daramatela. 12:00etan meza ospatzen da ermita aurreko belardian eta bertan 'Axuri Beltza' neskadantza tradizional eta ospetsua plazaratzen dute herriko neska gazteek. Ekitaldia amaitzean, bertaratutako guztiei, ardoa eta gazta eskaintzen zaie eta herriko plazara abiatzen da prozesioa. Egunari dagokionez, egun honetan, prozesioa, meza, kalejirak, dantzariak, musika eta dantza ugari egoten dira. Historiaz, egunaz, musikaz eta Axuri Beltza dantzaz arituko dira besteak beste, Blanca Arroyo dantzari ohia, Sara López de Guereñu eta Amaia Sanz dantzariak, Ander eta Sonia Esarte herritarrak eta beste horrenbeste protagonista.