Durangaldea
SinopsiaArmintz Gorrotxategi Durangaldean arituko da Euskal Herriko gozo, gozogile eta gozotegirik onenen bila. Durangaldean arituko da Armintz. Durango, Zornotza, Mallabia eta Berriz bisitatuko ditu bertako jende, istorio, ekintza eta postreak ezagutzeko. Errezeta asko egingo ditu: Limoizko tarta, Laranja ruloa, marrubizko parfaita... Baita Euskadiko txapelketa irabazi zuten Mani&Co pastak ere. Osagaiak lortzeko baserrietara joango da marrubi eta behi esne bila. Gainera Durangoko alde zaharrean bisita gidatu bat egingo du. Kirol pixka bat egiteko, Karmele Gisasolarekin aizkoran eta giza-proban arituko da.