Gabonetan!
SinopsiaGabon gaua gozo bihurtzen da menu berezi batekin. Armintz Gororrotxategi gozogile maisuak eta Klara Mendizabal sopranoak txokolate eta praliné turroi ikusgarria prestatzen dute, eta gonbidatuek intxaursaltsa, Aste Santuko torrija bertsio berezia, polboroiak eta panetone aparta egiten dituzte. Amaitzeko, Felix Mugurutza antropologoak data hauetako tradizioen jatorria azalduko digu.