Nerea Loiola, idazlea
SinopsiaAisialdi Denontzat lelopean, dibertsitate funtzionala duten pertsonen aisialdiko oztopoak eta aukerak jorratu dituzte, Goretti Echeverria, Hodei Barandiaran, Ohiana Arrilaga, Mikel Huotong eta Oksana Azpitarteren parte-hartzearekin. Zuzeneko konexioa Azpeititik egin da, tanborradaren harira. Mahai inguruan, Amaia Agirre eta Elordi Garciaren eskutik, gidabaimena lortzeko zailtasunak landu dituzte Ainhoa Garrorekin; eta ondoren, Jon Esnaola musikagileak bere lanak azaldu ditu. Nerea Loiolak Oraire ihes-liburua aurkeztu du eta Mikel Elizegiren Gezurtron tartea ikusgai izan da.