Euskal trabestiak, artista multidisziplinarrak
SinopsiaProgramak kirol gutxiagotuak jorratzen ditu eta Sunita Camblong, Amaia Agirre, Joxean Zapirain eta Arrate Larrañagarekin batera 2025eko hitzen zerrenda errepasatzen du. Pasaia gabonetako artisau azokatik Maider Eguesekin konektatzen da, eta platora itzulita Mugarik Gabeko Medikuen ekimena aztertzen da Nagore Eskisabelekin. Gonbidatu nagusiak Euskal Trabestiak dira —Yogurhina Borova, Albina Stardust, Xarma Leone eta Divina Comedia. Albina Stardustek elikadura-nahasmenduei heltzen die Ekaitz Prietorekin. Eta Aritz Ganboak erronka berri bat gidatzen du Ariztegian.