Armintz Gorrotxategi
SinopsiaEdorta Unamunok zingira mirotzaz hitz egiten du Urdaibai Bird Centerretik. ‘Zubiak’ atalean, pilotari izateko ametsa jorratzen da Irati Betegi eta María Luisa Orbegozo lagun dituela. Mauletik, Maitaldia dantza jaialdia ezagutuko dugu, Berritza eta Malandain konpainien pieza bateratuarekin. Gaurkotasun gaiak aztertzen dira, Iruñeko Laba elkartearen egoitza berritua aurkezten da eta Usurbilen Inurri Eguna ospatzen da. Gainera, Armintz Gorrotxategik bere gozogintza saio berria aurkezten du, eta Nafarroako Zinema Jaialdiaren berri ematen da. Albina Stardust Hondarribian da, eta txokolatearen eguna dela eta, postre euskaldunak asmatzeko jolas bat egiten da platoan.