Ainara de Miguel, adimen artifizialean aditua
SinopsiaUrdaibai Bird Centerera konektatuko gara Arteagako San Lorentzo ermitatik enara ezagutzeko. Gorren errealitatea eta zeinu-hizkuntza landuko ditugu adituekin eta “Euskal GorraK” elkarteko ordezkariekin. Gernikako azken astelehenean ospatzen den feriara hurbilduko gara, tradizioa, gastronomia eta kirola ezagutuz, eta Bilboko “Zinemakumeak Gara” galara konektatuko gara. Gainera, Euskal Selekzioa-Palestina partidua, Hogeitabat dokumentala, Segurako dantza txapeldunen emanaldia eta Eusko Label Winter Series-en bosgarren denboraldia izango ditugu. Amaitzeko, adimen artifizialari eta larreen kudeaketa ekologikoari buruzko tartea.