Jon Plazaola
SinopsiaUrdaibai Bird Center-era konektatuko gara buztanluzea ezagutzeko, “elurretako sorgina” izenez ezaguna. Euskal museoak bisitatuko ditugu: euskal alfareria, soinuak eta Ameriketako artzainen historia. Gainera, Jaso Ikastolako urteroko musikalari jarraituko diogu, desinformazioari buruzkoa; egungo gaiak aztertuko ditugu, hala nola Gazako su-etena eta saritutako “Bizi Beizaman” proiektua; eta Zumetaren erakusketa ezagutuko dugu. Programa osatzeko, Jon Plazaolari elkarrizketa, Mikel Markezekin musika atala eta hegazti harrapariak eta Araba Euskaraz 2026ri buruzko konexio bereziak izango ditugu.