Garazi Esnaola
SinopsiaIntsektuei eskainitako bloke batek, eltxo tigrearen, liztor asiarraren, erleen eta kaparraren gaineko erreportajeekin, askotariko edukien emanaldi bat irekitzen du. Atxondok, Erlete elkarteko Iñigo Mendibilek eta Hegoi Eskuderok erle beltza babesteko ekimena azaldu dute. Garazi Esnaola musikak lehen diskoa aurkezten du, Ez gaude hemen, zuzeneko emanaldiarekin; Inazio Egañak, berriz, Egana Okindegiaren produktuak erakusten ditu Azpeitiatik.