Natxo de Felipe eta Xabier de Felipe
SinopsiaSaioaren hasieran “Abata” dokumentala eta Etxalarko Usategia izan dira hizpide, Aner Etxeberria zuzendariaren eta Gerardo Danboriena usozalearen eskutik. “Gure kontuak” atalean, gonbidatuek “artista eta zer gehiago?” gaia jorratu dute. Horrez gain, Julen Agirregomezkortak Peccato pizzeriako proposamenak aurkeztu ditu, eta Kilometroak jaialdiaren 50. urteurrena gogoratu dute Xeber Maizarekin eta Josu Erguinekin. Zuzeneko konexioak ere izan dira Maritxu Kajoi jaietatik, eta saioa Natxo eta Xabier de Felipe musikarien disko eta ikuskizun berriaren aurkezpenarekin amaitu da.