Julen Alberdi
SinopsiaSaioak podcasten gorakada eta euskarazko edukien garrantzia jorratzen ditu gonbidatu adituekin. Mahai-inguruan, Aro Berria filmaren estreinaldia eta pottoka berreskuratzeko Pausoka egitasmoa izango dira hizpide. Julen Alberdi, Euskal Duatloiko txapelduna, gonbidatu nagusia izango da. Gainera, zuzenekoek Bakiotik beroari aurre egiteko aholkuak, Iruñeko txupinazoaren azkenak eta hiriburuko pilotaleku zaharren historia eskainiko dituzte.