Beatriz Setién
SinopsiaBeatriz Setién artistak dantza garaikidearen eta arte plastikoen arteko mugan kokatzen du bere burua, eta bi diziplina horien artean mugitzeko askatasunaz eta sorkuntza-prozesuak berezko duen ziurgabetasunaz dihardu elkarrizketa honetan. Era berean, obren azalpenak eman beharraren ideia auzitan jartzen du, sorkuntza-prozesuan adi egotearen garrantzia azpimarratzen du eta Tabakalerako Artisten Gunean beste artista batzuekin elkarlanean aritzeak eman dion bultzada nabarmentzen du.
