Oihane Zuberoa Garmendia
SinopsiaIruñeko Tejeria parkean grabatutako saioak Santiago Bideko leku esanguratsuak erakusten ditu: Magdalenako zubia, Arga ibaia eta Caparrosoko “hondartza”. Oihane Zuberoa Garmendiak Apurkinak aforismo-liburua aurkezten du, Andrea Olaitz ilustratzailearekin batera. Maddi Agirrek Wislawa Szymborskaren Saltaré sobre el fuego poesia-liburua gomendatzen du. 'Galdetegia' atalean, Pello Lizarraldek, Eneko Azedok eta Joxan Oiz Arrutik gustuko liburuak partekatzen dituzte. 'Artegileak' atalean, Joxe Manuel Odriozolak hizkuntza, nazioa eta soziolinguistika ditu hizpide. Azken literatur nobedadeak ere aurkezten dira.