loading

Gaudí barbarinak piper erre ozpin-olioarekin

A Bocados

Gaudí barbarinak piper erre ozpin-olioarekin

SinopsiaSaio honetan denboraldiko beste berrikuntza bat aurkeztuko dugu: “Menú de foto”. Bertan, Gaudí barbarinak prestatuko ditugu piper erre ozpin-olioarekin. Gure lehen irteeran Hondarribira joango gara, Gran Sol tabernara. Bertan, Espainiako pintxo nazional onenaren saria jaso duen «Los lunes al sol» pintxoa prestatuko digute. Bigarren irteeran, Euskofoodies atalean, kalean dabiltzan herritarrek azkenaldian ateratako gastronomia-argazkirik onenetako batzuk erakutsiko dizkigute. Gastronomiaren ikuspegitik, Gaudí barbarinen jatorria eta funtsa ezagutuko ditugu, El Bulliren sorkuntza bat; eta nutrizioaren ikuspegitik, jakiak aurkezteko moduak azkenean jaten dugun kantitatean zer-nolako eragina duen jakingo dugu. Eta, azkenik, gure ezagutza-pilulan, mahai batean zein ezpainzapi-kolore konbinatzen diren hobekien ikasiko dugu, Bilboko Ostalaritza Eskolako Areto eta Zerbitzuetako irakasle Andoni Otxandianoren eskutik.