Misoz eta laranjaz glaseatutako txerri iberiar masailak, batata-parmentierrarekin
Sinopsia“Calentar y Listo “menua duen saioa da hau, aurtengo berritasunetako bat. Bertan, misoz eta laranjaz glaseatutako txerri iberiar masailak prestatuko ditugu, batata-parmentierrarekin. Gure lehen irteeran Jon Areitio abeltzainarekin egongo gara, eta bigarrenean, Getxoko Gobelaurre taberna bisitatuko dugu; han, oilasko-haragiz betetako patata-pintxo bat prestatuko digute. Gastronomiaren ikuspegitik, ekialdeko ukitua duen masailen gisatua nola egin ikasiko dugu: bestelakoa eta goxoa. Nutrizioaren ikuspegitik, berriz, otordu guztietan proteina hartzea beharrezkoa ote den ezagutuko dugu, baita, zehazki, gosarian nola txertatu ere. Azkenik, gure ezagutza pilulan, postreak nola berotu mahaira egoera ezin hobean irits daitezen ikasiko dugu. Iñigo Sarobe Berako gozogileak erantzungo digu.